Kaixo!!!
Dakizuenez, azken lauhileko honetan zehar blog honetan idazten joan naiz, klasean landu ditugun kontzeptu guztiak eta jasotzen joan naizen ideiak jarri, loturak eta abar egiten nahi zizkizuen azken sarrera honetan.
Dakizuenez, azken lauhileko honetan zehar blog honetan idazten joan naiz, klasean landu ditugun kontzeptu guztiak eta jasotzen joan naizen ideiak jarri, loturak eta abar egiten nahi zizkizuen azken sarrera honetan.
Bloggera igo genuen lehen sarreran gure haurtzaroko argazkiak ipini behar genituen; agenrtzen zen eszenarekin zer ikasketarik lor genezakeen komentario txiki bat eginez. Honekin batera, guri irakasle bezala nola eragingo digun ere aztertu genuen.
Sarrera hau egin nuenean irakaste-metodoei buruz hausnartu nuen; ea nire garapenerako garrantzitsuak izan badira, zerbait hobetzeko badago, etab.
Bigarren klasean, lehenik eta behin dauden curriculum ezberdinak errepasatu genituen. Ondoren, hezkuntzarekin lotutako irudien inguruko hausnarketak egin genituen. Irudi hauek kritikatzen zuten gaietako batzuk sexismoa edo autoritarismoa ziren. Hausnarketa honekin hezkuntza oso garrantzitsua dela konturatu nintzen eta gai hauek landu behar direla umeekin, horrela, kontzientzia zabaldu eta gauzak hobetu dezakegu.
Beste egun batean, berdina egin genuen, baina, irudiekin beharrean, esaldiekin.
Ondoren, hiru testu irakurri genituen: "Cajas de vida paisajes que nos narran", "Cuando los profesores escriben: Sobre redes y aprendizaje" eta azkenik, "La narrativa como texto experencial: incluirse en el texto". Testuak ulertu eta gero, taldeka jarri ginen eta testu bakoitzaren ideia nagusiak atera behar genituen.
Irakurgai hauek ikaskuntza esanguratsuarekin eta globalizazioarekin zerikusia zuten, zeinek aurrerago ikusiko genuen.
Jarraitzeko, Curriculumarekin hasi ginen, gai hau landu genuen hurrengo klaseetan ere. Hasteko, gure haurtzaroko argazkiak eta oroitzapenak Heziberri legearekin erlazionatu behar genituen. Helburua gure garaiko curriculumak eta oraingoak zer gauzak duten komunean eta zer artikulu erlaziona genitzakeen gure argazkiekin ikustea zen.
Honen ostean, hau dena honebto ulertzeko, curriculumaren zehaztapen mailak zeintzuk diren zehaztu behar genituen. Horretarako, taula bat egin genuen. Bertan, lau zehaztapen mailak desberdindu genituen; dokumentua, definizioa, izaera, egilea, baldintzatzaileak eta osagarriak laburbilduz.
Gero, irakasleak gai bat eman zigun beste egun batean aurkezpen bat egiteko. Honekin, bi kontzeptu barneratu genituen: ikaskuntza esanguratsua eta globalizazioa.
-Ikaskuntza esanguratsua: ikasleak jasotako informazioa aurretik dituen ideiekin lotuz ikasten du. Edukiak buruz ikasten diren metodoak baztertzen baditu ere, ikaskuntza adierazgarri egiteko, ikasleak aurretik gaiari kontzeptu eta ideiak eduki behar ditu, informazio berria modu egokian jasotzeko; hori dela eta, lehen hezkuntzatik aurrerako mailetan aplikatzen da batez ere.
-Globalizazioa: interes puntu bat hartzea eta hortik aurrera esparru edo kontzeptu desberdinak lantzea izango litzateke.
Metodologiez hitz eginez, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzari buruz sarrera bat egin genuen. Irakasleek klasean hiru galdera planteatu zizkiguten: 1. Zer dakizu proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaz? 2. Zer falta zaizu ikasteko? eta 3. Zeintzuk dira atera dituzun ideia edo ikaskuntza nagusiak ikusitako proiektuetatik? Horrela, gaiari buruz hausnartu ahal izan genuen eta honi buruz pixka bat gehiago ikasi. Proiektuen bidezko metodologia ikasleen beharrak eta interesak hezkuntza beharrekin uztartzen dituen metodologia didaktiko mota bat da. Honen bitartez, hezkuntza lanak ikuspuntu integratzaile batetik sortzen dira. Bere planteamenduan, diseinuan eta jarraipenean ikasleen parte-hartze handia bilatzen da, horien arteko komunikazioa eta elkartrukatzea bermatzeko. Hezkuntza mota honen helburua ikasleek era autonomoan ikastea da, horrela, ikasleek beren pentsamendua antolatzen ikasiko dute eta haien interes eta esperientzia/ bizipenetan oinarritutako hezkuntza denez, beraien gustukoak diren gaiei buruzko jakin-mina sortuko da.
Hurrengo klasean, txokoetan oinarritutako metodologia landu genuen. Proiektuen metodologia eta txokoen metodologia ezaugarri antzeko batzuk dituzte. Haur Hezkuntzako geletan hainbat txoko mota bereizten dira eta haurrek esploratzea dute helburu, mundua ezagutuz, hau da, funtzio asistentziala garatuz, horretarako irakasleek hainbat bide erakutsi eta eskaini behar dizkiote. Baliabide bat adibidez, jolasak dira, haur eskolan jolas ugari eta mota ezberdinekoak egongo dira. Hauek txoko desberdinetangaratuko dira, hau da, gelan txoko desberdinak egongo dira, hala haurren garapena eta autonomia maila handituz joan dadin. Txokoak hainbat eratakoak izango dira bakoitzak bere berezitasunak izango dituelarik eta gainera bakoitzean gai ezberdin bat landuko da.
Urtearekin bukatzen joateko, orain arte ikusi genituen metodologien berdintasunak eta desberdintasunak atera genituen: txokoak, proiektuak, Decroly eta tailerrak. Horrela, metodologia ezberdin hauek argiagoak geratu zitzaizkigun eta hobeto barneratu ditugu.
Azkenik, talde osoa unitate didaktiko bat sortu behar genuen, ondoren aurkezpen bat egiteko. Nire taldea (Puxikak) Euskal Herriko inauteriaren gaia aukeratu genuen. Gai honek oso egokia iruditu zitzaigun umeekin alderdi desberdinak lantzeko, asko ikasteko eta primeran pasatzeko.
Blog honek gure ideiak ordenatzeko eta hausnartzeko balio izan digula pentsatzen dut.
Hurrengo bat arte!