Nor naiz ni?

2016(e)ko martxoaren 8(a), asteartea

PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA.

Kaixo! 
Lehengo eguneko klasean proiektuetan oinarritutako ikaskuntzen inguruan hitz egin dugu Aingeru eta Begoñarekin eta hiru galdera planteatu ziguten.

1. Zer dakizu proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaz?
Arlo ezberdinak hartzen dira kontutan proiektuetan. Ikaskuntza globalizatua eta ikaskuntza esanguratsua. Haurren interesekoa izatea eta haiei egokituta egotea. Ez da programatua egon behar, gaia ateratzen bada hortaz hitz egin daiteke. Metodologia ireki bat da, oso ondo konbinatu daiteke beste metodologiarekin. Gurasoen parte hartzea kontutan hartzen da. Maistraren papera laguntzaile, umeen ideiak eta jakinduria ateratzeko bultzatzailea, gidaria (behatu, interesak, gaitasunak nola diren, prozesua nola doan), baliabideak eskaini, beste irakasleekin koordinazioa(bilerak, seminarioak).

2. Zer falta zaizu ikasteko?

Nola iristen zaren jakitera zeintzuk diren umeen interesak eta zein den proiektu egokiena, hau da, funtzionamendua edo metodologia.
Abantailak:
-Ikaskuntza integrala
-Praktika
-Ekimen propioa 
-Kooperazioa
-Ikertzailea
- Erabakiak hartzea. 
-Sormena
-Globalizatua
-Motivatua
-Aktiboa
-Ikaskuntza maila altuak.

3. Zeintzuk dira atera dituzun ideia edo ikaskuntza nagusiak ikusitako proiektuetatik?
-Egutegiaren proiektua:
      ·Gauza sinple batetik gauza asko ikasi dezaketela haurrek
      ·Gai asko lantzen dituztela aldi berean 
-Futbolaren proiektua:
      ·Material ugari erabiltzen dituztela
      ·Estereotipoen erruz zituzten ideiak aldatzen dituzte eta ez zekiten gauza berriak ikasten dituzte

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina