Aupa!
Asteleheneko saioan txokoetan oinarritutako metodologia landu dugu Begoña eta Aingerurekin.
Orritxo bat galdera batzuekin eman ziguten.
1. ZER DAKIGU TXOKOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIAZ?
Guk behatutako ikastetxean ez genuen txokoetan lan egitea ikusteko aukera izan. Hala ere, gelak txoko batzuetan antolaturik zeudela ikusi genuen (plastika).
Taldetan jartzen dira umeak eta txoko bakoitzean denbora tarte mugatu bat ematen zaie. Ondoren, aldatu egiten dute txokoz errotazioaren bidez jarduera ezberdina lantzeko. Txokoek jarduera ezberdinak landu ditzake. Adibidez, irakurketa, marrazketa, puzzleak... Irakasleak behatzaile papera hartzen du, hau da, umeek lan egiten duten bitartean, egiten ari direna behatzen du eta norbaitek laguntza behar badu eskaini egiten dio.
2. ZER FALTA ZAIGU IKASTEKO?
Gaurko klasean ikasi ditugun gauza esanguratsu batzuk:
3. ZEINTZUK DIRA ATERA DITUGUN IDEIA EDO IKASKUNTZA NAGUSIAK ?
-Jakitea gu irakasle bezala noiz esku hartu behar dugun.
-Haurren gaitasuna modu ezberdinetan lantzea.
-Errotazioak taldeko eta banaka izan daitezkela.
-Joku sinbolikoetan irakaslearen papera garrantzia handia dauka, esku hartzeko aukera handia.
-Irakasle behar adina badaude, txokoen bitartez ebaluatzea errazagoa da. Modu honetan umeen zailtasunak, trebetasunak, gaitasunak, zaletasunak... ikustea errazagoa da.
Klasearekin amaitzeko, Aingeruk eta Begoñak proiektuen eta txokoen arteko konparaketa egitea eskatu ziguten.
Ezaugarri hauek atera ditugu konparaketa egiterakoan:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina