Nor naiz ni?

2016(e)ko otsailaren 28(a), igandea

CURRICULUM-a: ZEHAZTAPEN MAILAK.

Kaixo irakurleok!
Gaurkoan, curriculumari buruz hitz egingo dizuet berriz ere, hain zuzen ere, curriculumaren zehaztapen mailei buruz.
Horretarako, taula batean landu ditugu, eta hezkuntza.net-en, interneten edo ikastetxeen web orrietan (http://nagusia.berritzeguneak.net/eu/centros_educativos.php)  bilatu dugu informazioa.
Baina, honekin hasi haurretik, esan beharra dago, curriculumaren helburu nagusia noiz, nola eta zer irakastea izango dela. 
Lau zehaztapen maila desberdindu ditugu:

Maila

Ezaugarriak

1.MAILA

2.MAILA
(ikastetxea)


3.MAILA
(maisu-maistrak)

4.MAILA

Dokumentua
Oinarrizko curriculum diseinua (OCD)
Ikastetxe Curriculum Proiektua (ICP)
Programazio didaktikoa edo
jarduera didaktikoa(Unitate didaktikoen multzoa).
Zehaztutako dokumentuan (CEI) Banakako Egokirtzapen Curricularra

Definizioa
Zer ikasi, noiz ikasi, nola ikasi eta irakatsi, nola gidatu, ebaluatu bideratzen duena dekretua.
Araututako curriculumak ikastetxe bakoitzan duen zehaztapena da.
Gelako lana antolatzeko errekurtso bat, ikaste-irakasteko prozesuan parte hartzen duten elementu guztiak era koherente baten lotzen dituena.
Heziketa ziklo bakoitzean dauden alorretako unitate didaktikoen multzoa, hauek ordenatuta eta sekuentzializatuta azaltzen direlarik.
Hezkuntza behar bereziak azaltzen dituen ikasleriarentzat, ohiko curriculumean burutatutako banakako egokitzapena. Ikasleriaren aniztasunari erantzuna emateko aparteko neurria litzateke.

Izaera
Normatiboa (derrigorrezkoa),
gidatzaile eta preskritiboa

Orokorra eta gidatzailea

Aldakorra, gidatzailea, planifikatzailea

Didaktiko-antolatzailea, orientagarria


Egilea
Gobernuak, Hezkuntza administrazioak (Euskal Autonomia Erkidegoan, Heziberri)

Ikastetxeko klaustroa

Tutoreak

Tutorea eta espezialistak (laguntza)

Baldintzatzaileak

LOMCE (legeak)

LOMCE (legeak)

Ikastetxeko curriculuma

Ikasgelako programazioa

Osagarriak

Sedeak daude, antolamendua ikastetxean, ebaluazioa, metodologia, zer irakatsi
(konpetentzia), helburuak eta edukiak.
Espazioaren antolaketa, denbora, metodologia, gaitasuna, edukiak, material didaktikoa, ebaluazio irizpidea, tutoretza, ordutegiak, helburuak.

Ebaluazioa, edukia, helburua, metodologia, edukien planifikazioa, denboraldia, materialaren antolaketa.
Komunikazioa, espazioa, materiala.

Adibidea
Hezkuntza.net,
Ministerioan LOMCE
Eskola baten web orrian
Urtxintxa
Aniztasunaren trataerari erantzuteko plana

Laster arte!




2016(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

HAUR HEZKUNTZAKO ARGAZKIAK CURRICULUMAREKIN ERLAZIONATZEA.

Astelehenean, Didaktikako klasea izan dugu.
Astelehen hontan curriculuma berriz ere aipatu dugu eta irakasleak galdera bat planteatu digu:

Zer da curriculuma? Ba curriculuma, erantzun konkretu eta txiki batean, ikasten duguna da, gehiago zehazteko nola, noiz eta zer ikastea da.
Esan beharra dago, gaur egun ezarrita dagoen curriculuma LOMCE deitzen diogula. 
Irakasleak Euskal Autonomia Erkidegoko Curriculum Dekretua bere bloggean jarrita dauka guk irakurtzeko. Luzea denez, irakurketa errazteko, curriculuma kapituluetan zatitu du: xedapen orokorrak, oinarrizko konpetentziak, curriculumaren antolamendua, ikastetxetako autonomia eta proiektu instituzionalak, tutoretza, orientazioa eta aniztasunaren trataerak eta ikasleen ebaluazioa eta maila igoerak.

Hauxe da EAEn ezarrita dagoen curriculum-a:

237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa

Irakurri eta gero, beste hausnarketan ipini genituen txikitako argazkiekin konparaketa txiki bat egin behar dugu. 

Adibidez, Curriculum-ean hitz egiten den gaietako bat ordutegia da. 
Ordutegia oso garrantzitsua da eta Haur Hezkuntzan gehiago, umeek errutina bat hartzen hasi behar dutelako. Horretarako, ikastetxeak eta familiak komunikazio bat mandendu beharko dute elkarrekin joateko eta errutina hau ahalik eta hoberen eramateko, hau da, etxearen eta eskolaren arteko zubiarena egitea eta haurrak apurka-apurka eskolara egokitzea. 

Beste adibide bat, 15. artikuluarena izan daiteke, artikulu honen izenburua "Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua" da. Artikulu honetan zenbait gauz interesgarriak aipatzen dira eta nire argazkiekin dute zerikusia. Esate baterako:

-Euskal Autonomia Erkidegoaren errealitate soziala eta kulturala errespetatzea, bere aniztasun 
osoan, eta, batik bat, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak ikasten direla bermatzea.
-Gertuko kultura ezagutzea, eta beste eremu batzuen aurrean zabalik egotea.

Nire argazkien hausnarketan esaten dudan bezala, umeak bere kultura eta bere hizkuntza ezagutzea oso interesgarria dela pentsatzen dut eta hori egiteko modu onena ikasturtean zehar egiten diren jai desberdinak ospatzea da. Horrela, era dibertigarri batean ikasiko dute. Garrantzitsua da umeak horrelako momentuak izatea, 

-Ingurumen naturala eta orekatua errespetatzea, garapen jasangarrian oinarriturik.

Hau lortzeko modurik onena ibilaldiak dira. Gainera, beraien gelako lagunekin eskolatik kanpo ateratzea asko gustatzen zaie eta gauza asko haiei erakusteko aprobetxa gaitezke. "Txango" bat oso emankorra izan daiteke; jolasten dute, ariketa-fisiko asko egiten dute, ikasten dute, gauza berriak ikusten dituzte...

Adibide hauek azaltzen ikus dezakegu gure haur hezkuntzaren bizipen atzean hainbat helburu daudela.
 Eta hau izan da dena gaurkoz, hurrengo bat arte! 

2016(e)ko otsailaren 17(a), asteazkena

IRAKURGAIEN IDEIA NAGUSIAK.

Kaixo, klasean taldeka testu batzuk irakurri ditugu eta ulertu ondoren, beraien idei nagusiak atera ditugu. Orain azalduko dizuet:


Cajas de vida paisajes que nos narran

1- Besteak gu eta guk besteak ezagutzeko kaxak erabili, non bizipenak eta objetu pertsonalak gordetzen diren.

2- Kaxa hauen bitartez mundua modu errazago batean ezagutu daiteke.

3- Gure istorioak narratzeko tresna egokia.

4- Kaxak etxera eramaten dituzte beraien familiarekin konpartitzeko eta beste bizipen batzuk denen artean osatzeko.

5- Aibidez: Maria Julia deitzen den ahizpa txiki bat dauka eta beragatik sentitzen dituen zeloak kontrolatzeko kaxa erabiltzen du.

6- Biki batzuk beraien amaren sabelean nola kokatuta egon ziren galdatzen dute eta modu horretan galdera berriak sortzen dira gelan, hau da, jakin mina kideen artean.

7- Bere beldurrak azaltzen ditu klasearen aurrean eta umeek bere beldur horri aurre egiteko laguntza eskaitzen diote.

8-Teknika desberdinak erabiltzen dituzte historiak egiten jarraitzeko .

9- Baita ere kaxa erabiltzen dute maisuek ateratzen diren gaiei buruz hitz egiteko.

Cuando los profesores escriben: Sobre redes y aprendizaje

1- 1993an ezaugarri batzuk sortu egin ziren. Horiekin irakasle hobekuntza edo hazkuntza bultzatu zuten.

2- "El cursillo de 5 semanas" irakasleek haien burua pertsonalki eta profesionalki ezagutzeko erabiltzen zen.

 3- Kursillo honen beste aktibitate bat idazketa taldeak ziren, hemen idatzi egiten dute eta kritikak edo zuzenketak jasotzen dituzte haien idazketa hobetzeko.

4- Beste aktibitate bat, irakasle bat beste irakasleei klase bat ematen die eta gero irakasle hoiek kritikak jasotzen dituzte eta horrela irakasleek hobetzeko aukera dute. Hau da, azkenean, irakasleak beste irakasleei irakasten ikasten dute.

5- Bakoitzak idazten duena erakusten du, kritikak eta zuzenketak jaso eta hobetu.

6- Ikaskuntza eta idazketa ondo menperatzeko teknika eta trebetasun batzuk behar dituzte.

7- Irakasleen irakaskuntza testuinguru eta momentu zehatz batean ematen da.

8- Estrategia garrantzitsuena idaztea da.

La narrativa como texto experencial: incluirse en el texto

1-Testu honen helburua esperentziatik ikastea da.

2- Esperentzia testuinguru garrantzitsuena da irakasleak garatzeko edo hobetzeko.

3- Esperentzia eta ikaskuntza ez dira gauza berdina.

4- Esperentziak konpartitu.

Agur!

2016(e)ko otsailaren 15(a), astelehena

ESALDIAK.



Ostiraleko klasean hainbat esaldi landu genituen.
Hasiera batean, guztiok esaldi bat landu genuen irakaslearekin batera. Esaldia hau izan zen: "Haurrek heuren kabuz ikasteko gaitasuna dutela eta hezitzaileok ikasketa prozesu horren lekuko izan behar garela, non, baliabideak eta beste hainbat elementu eskainiko dizkiegun."
Ondoren, binaka edo hirunaka esaldi bat landu behar izan genuen, talde bakoitzak esaldi batekin, gero guztion artean komentatzeko. 
Landu genituen esaldiak hezkuntzarekin erlazionaturik zeunden. 
Hau izan zen nire taldeari emandako esaldia:

“La primera tarea de la educación es agitar la vida, pero dejarla libre para que se desarrolleMaria Montessori.



Orduan, gure artean komentatu genuen, eta hirurak esaldi honek dionarekin ados gaude. 
Hezkuntzari esker, gizakiak izaten ikasten dugula pentsatzen dugu. Adibidez, jarrerak eta baloreak barneratzen ditugu. Baina gero, praktikan jarri behar ditugu gure hezkuntza propioa garatzeko, askatasunez.
Irakasleak ikasleak motibatzea garrantzitsua da, gero ikasleak bere garapen propioa sortzen denean jarrera  hobeago izateko.

2016(e)ko otsailaren 9(a), asteartea

HAUSNARKETA (CURRICULIM-ak ETA IRUDIA)

Aurreko ostiraleko klasean, irakasleak klasearen hausnarketa txiki bat egitera gonbidatu zigun.

Ostiraleko saioaren hasieran curriculum ezberdinak aipatu genituen: curriculum nuloa, curriculum ezkutua, curriculum formala eta curriculum erreala. Hauen ezaugarriak eta azalpen txiki batzuk eman zizkigun irakasleak.  

- Curriculum nuloan hezkuntzan lantzen ez diren gaiak ditugu, adibidez, heriotza. 

- Curriculum ezkutua, ordea, jarrera eta baloreekin lotuta dago, bai positibo, bai negatiboki. Ideien, aurreiritzien, esperientzien... Multzo bat da. Hauek, askotan, nahi gabe transmititzen dizkiegu haurrei (balioak). Normalean haurren izaerarekin erlazionatzen da.

- Curriculum formala maila idatzian agertzen dena izango litzateke. Bertan, edukiak, helburuak, programazioa, ordutegia, ebaluazio irizpideak... agertzen dira., era jaso batean. 

- Curriculum erreala litzateke, non curriculum formala praktikan jartzean datzan. Beraz, errealitatean programarekin gertatzen dena azaltzen digu, ikasgelaren beharretara egokitzean aldaketak ematen baitira curriculumean.

Jarraian irakasleak zenbait irudi eta binetak  erakutsi zizkigun proiektorean. Irudi eta bineta hauek aztertu behar izan genituen. Hau da, iruditean zer ikusten genuen, zer transmititzen ziguten, hezkuntzarekin ze harremana zuten, ze mezua ematen ziguten... 
Horretarako, bi edo hiruko taldeetan jarri behar ginen. Irakasleak talde bakoitzari argazki bat izendatu zigun, orduan, talde bakoitzak, gure artean, tokatu zitzaigun argazkia deskribatu behar genuen eta gero ikaskide guztieie azaldu. 
Nire taldeari irudi hau tokatu zitzaion:

Adibidez, argazki honetan ikus dezakegu nola lehenengoa guztiek partu hartu dezaketela esaten duela, baina, bere arauei men eginez, ilaran lehenengoa jarriz eta besteei egin behar dutena esanez. 
Azken finean, argazki honek hezkuntzarekin serikusirik izan dezake. Irakaslearen funtzio garrantzitsu bat ikasleen partaidetza sustatzea izan daiteke. Gelako ikasleak irakaskuntzaren parte izan behar dira. Nahiz eta irakaslea klasea eman ikasleak parte hartu behar dute, horrela ikasleek beste ikasleengandik ere ikasi ahal dute. Gelan interakzio bat egon behar da. Gainera, besteak hitz egiten duen bitartean besteek isilik egoten eta besteak esaten duena entzuten ikasten dute ere. Horretarako, irakasleek ikasleei utzi behar diete askatasun pixka bat, konfidantza  emanez, eta ez beti arauak jartzen. 
Bestalde, argazki askotan genero estereotipoa agertzen zen, gehienbat iragarkietan. 

Gela guztiarekin aztertu ditugun argazkietatik, hainbat gauza atera izan ditugu. 

Klase hau oso positiboa iruditu zitzaidala esan behar dut, irakasleak talde-lana sustatu zuen, pentsatzea eragin zigun, gauza batzuk beste era batean interpretatzea eragin zigun eta gauza horiei hezitzaile-betaurrekoekin begiratzea eragin zigun ere.

2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena

HAUR HEZKUNTZAKO ARGAZKIAK.

Kaixo! 
Hemen argazki elkarrizketa utziko dizuet. 
Jarduera hau aurrera eramateko 7 argazki eskuratu ditut. Argazki hauek nire haur hezkuntza etapari erreferentzia egiten diote. 


"Ikaskideak eta lagunak"

Argazki honek, urtero ateratzen genuen klaseko argazki bat da. Nire ikaskideak eta bi irakasle dira, baina lagunak ere izan dira.  
Argazkia zoriontasuna transmititzen dit. Guztiei maitasun handiarekin gogoratzen diet eta argazkian ateratzen den andereñoari maitusun asko-askorekin, zeren goxotasuna, afektibitatea, maitasuna, postazuna handiarekin tratatzen zigun. Balore mota hauek garrantzitsuak dira Haur Hezkuntzan, umeak klasera gustura joateko, gainera, zuk umeak tratatzen badituzu balio horiekin, umeek besteei tratatuko dituzte horrela.

"Txango"



Oso pozik jartzen ginen andereñoak txango bat egingo genuela esaten zigunean. 
Txangoak nahiz eta ia ez iruditu, gauza asko ikasteko era desberdin bat izan daiteke, gainera, umeak oso ondo pasatzen dute. 
Irakasleek umeei beste era batean ezagutuko diete. Bestalde, umeek elkarbizitzen ikasiko dute, seguraski aktibitate fisiko asko egingo dute, beste ingurune batzuk ezagutu ditzakete... 


"Mairuak"

Argazki honetan Mairuen eguna ospatzen ari gara.
Eskoletan egun hau ospatzea ondo dagoela pentsatzen dut, batez ere, haurrak txikitatik festa hau ezagutzen dutelako eta horrela kultura pixka bat ikasten dute, gainera, mozorro horiek guk egiten genituen irakasleen laguntzarekin.
Egun honetan kalera atera eta Mairuen abestia kantatuz, Hondarribiko kaleetatik joaten ginen.
Umeekin gauza hauek lantzea oso polita da.



"Mantala"


"Argazki honetan, nire mantala arroxarekin nago, prest jangelara joateko, baino lehen, egunero bezala, nire bi gustokoen panpinak  hartu behar ditut,"
Mantala asko gustatzen zait, oroitzapen asko ekartzen dizkit. Hasieran, irakasleek mantala lotzen ziguten, baina gero, guk, laguntzarik gabe, lotzen ikasi genuen. Hortik aurrera, nik ez nuen inorren laguntzarik nahi, mantala lotzea ni bakarrikan asko gustatzen zitzaidan.
Xehetasun txiki hauek, haur hezkuntzan, haurrak independientagoak izateko balio dutela pentsatzen dut, eta honek gauza oso positiboa da bere etorkizunerako.



"Kaxerita"

Egun honek, ikastaroko nire gustokoen eguna zen. 
Azken kurtsoetan zeudenak, antzerki bat egiten zuten "patio urdinean" (barrualdean zegoen patiora horrela deitzen genion). "Gabonetako antzerkia" deitzen zen eta  
oso egun polita zen, eskolako guztiek pozik eta farrezka geunden. Egun horrek magikoa zen.
Nire iritziz, egun hauek oso politak dira umeentzat, euskal kultura eta historia antzerkiekin, abestiekin eta abarrekin ikasteaz gain, oso ondo pasatzen dute lagun guztiekin, gainera, egun hauek bizitza guztirako gogoratzen dira. 




"Mozorroen festa"

,
Inauteriak egun oso berezi eta dibertigarria zen. Gogo askorekin esnatzen nintzen eskolara joateko eta nire lagunekin mozorratzeko. 
Klasera sartzen ginen eta andereñoak egingo genuena azaltzen zigun. Musika jarri, mozorroak prestatu eta gehiago gustatzen zitzaiguna, aurpegia margotzea! 
Gabonetako festa bezala, garrantzitsua eta oso polita iruditzen zait umeekin lantzeko eta beraiekin ospatzeko. Festa honek, askotan, lotsa galtzeko balio du ere.