Nor naiz ni?

2016(e)ko otsailaren 9(a), asteartea

HAUSNARKETA (CURRICULIM-ak ETA IRUDIA)

Aurreko ostiraleko klasean, irakasleak klasearen hausnarketa txiki bat egitera gonbidatu zigun.

Ostiraleko saioaren hasieran curriculum ezberdinak aipatu genituen: curriculum nuloa, curriculum ezkutua, curriculum formala eta curriculum erreala. Hauen ezaugarriak eta azalpen txiki batzuk eman zizkigun irakasleak.  

- Curriculum nuloan hezkuntzan lantzen ez diren gaiak ditugu, adibidez, heriotza. 

- Curriculum ezkutua, ordea, jarrera eta baloreekin lotuta dago, bai positibo, bai negatiboki. Ideien, aurreiritzien, esperientzien... Multzo bat da. Hauek, askotan, nahi gabe transmititzen dizkiegu haurrei (balioak). Normalean haurren izaerarekin erlazionatzen da.

- Curriculum formala maila idatzian agertzen dena izango litzateke. Bertan, edukiak, helburuak, programazioa, ordutegia, ebaluazio irizpideak... agertzen dira., era jaso batean. 

- Curriculum erreala litzateke, non curriculum formala praktikan jartzean datzan. Beraz, errealitatean programarekin gertatzen dena azaltzen digu, ikasgelaren beharretara egokitzean aldaketak ematen baitira curriculumean.

Jarraian irakasleak zenbait irudi eta binetak  erakutsi zizkigun proiektorean. Irudi eta bineta hauek aztertu behar izan genituen. Hau da, iruditean zer ikusten genuen, zer transmititzen ziguten, hezkuntzarekin ze harremana zuten, ze mezua ematen ziguten... 
Horretarako, bi edo hiruko taldeetan jarri behar ginen. Irakasleak talde bakoitzari argazki bat izendatu zigun, orduan, talde bakoitzak, gure artean, tokatu zitzaigun argazkia deskribatu behar genuen eta gero ikaskide guztieie azaldu. 
Nire taldeari irudi hau tokatu zitzaion:

Adibidez, argazki honetan ikus dezakegu nola lehenengoa guztiek partu hartu dezaketela esaten duela, baina, bere arauei men eginez, ilaran lehenengoa jarriz eta besteei egin behar dutena esanez. 
Azken finean, argazki honek hezkuntzarekin serikusirik izan dezake. Irakaslearen funtzio garrantzitsu bat ikasleen partaidetza sustatzea izan daiteke. Gelako ikasleak irakaskuntzaren parte izan behar dira. Nahiz eta irakaslea klasea eman ikasleak parte hartu behar dute, horrela ikasleek beste ikasleengandik ere ikasi ahal dute. Gelan interakzio bat egon behar da. Gainera, besteak hitz egiten duen bitartean besteek isilik egoten eta besteak esaten duena entzuten ikasten dute ere. Horretarako, irakasleek ikasleei utzi behar diete askatasun pixka bat, konfidantza  emanez, eta ez beti arauak jartzen. 
Bestalde, argazki askotan genero estereotipoa agertzen zen, gehienbat iragarkietan. 

Gela guztiarekin aztertu ditugun argazkietatik, hainbat gauza atera izan ditugu. 

Klase hau oso positiboa iruditu zitzaidala esan behar dut, irakasleak talde-lana sustatu zuen, pentsatzea eragin zigun, gauza batzuk beste era batean interpretatzea eragin zigun eta gauza horiei hezitzaile-betaurrekoekin begiratzea eragin zigun ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina