Nor naiz ni?

2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena

HAUR HEZKUNTZAKO ARGAZKIAK.

Kaixo! 
Hemen argazki elkarrizketa utziko dizuet. 
Jarduera hau aurrera eramateko 7 argazki eskuratu ditut. Argazki hauek nire haur hezkuntza etapari erreferentzia egiten diote. 


"Ikaskideak eta lagunak"

Argazki honek, urtero ateratzen genuen klaseko argazki bat da. Nire ikaskideak eta bi irakasle dira, baina lagunak ere izan dira.  
Argazkia zoriontasuna transmititzen dit. Guztiei maitasun handiarekin gogoratzen diet eta argazkian ateratzen den andereñoari maitusun asko-askorekin, zeren goxotasuna, afektibitatea, maitasuna, postazuna handiarekin tratatzen zigun. Balore mota hauek garrantzitsuak dira Haur Hezkuntzan, umeak klasera gustura joateko, gainera, zuk umeak tratatzen badituzu balio horiekin, umeek besteei tratatuko dituzte horrela.

"Txango"



Oso pozik jartzen ginen andereñoak txango bat egingo genuela esaten zigunean. 
Txangoak nahiz eta ia ez iruditu, gauza asko ikasteko era desberdin bat izan daiteke, gainera, umeak oso ondo pasatzen dute. 
Irakasleek umeei beste era batean ezagutuko diete. Bestalde, umeek elkarbizitzen ikasiko dute, seguraski aktibitate fisiko asko egingo dute, beste ingurune batzuk ezagutu ditzakete... 


"Mairuak"

Argazki honetan Mairuen eguna ospatzen ari gara.
Eskoletan egun hau ospatzea ondo dagoela pentsatzen dut, batez ere, haurrak txikitatik festa hau ezagutzen dutelako eta horrela kultura pixka bat ikasten dute, gainera, mozorro horiek guk egiten genituen irakasleen laguntzarekin.
Egun honetan kalera atera eta Mairuen abestia kantatuz, Hondarribiko kaleetatik joaten ginen.
Umeekin gauza hauek lantzea oso polita da.



"Mantala"


"Argazki honetan, nire mantala arroxarekin nago, prest jangelara joateko, baino lehen, egunero bezala, nire bi gustokoen panpinak  hartu behar ditut,"
Mantala asko gustatzen zait, oroitzapen asko ekartzen dizkit. Hasieran, irakasleek mantala lotzen ziguten, baina gero, guk, laguntzarik gabe, lotzen ikasi genuen. Hortik aurrera, nik ez nuen inorren laguntzarik nahi, mantala lotzea ni bakarrikan asko gustatzen zitzaidan.
Xehetasun txiki hauek, haur hezkuntzan, haurrak independientagoak izateko balio dutela pentsatzen dut, eta honek gauza oso positiboa da bere etorkizunerako.



"Kaxerita"

Egun honek, ikastaroko nire gustokoen eguna zen. 
Azken kurtsoetan zeudenak, antzerki bat egiten zuten "patio urdinean" (barrualdean zegoen patiora horrela deitzen genion). "Gabonetako antzerkia" deitzen zen eta  
oso egun polita zen, eskolako guztiek pozik eta farrezka geunden. Egun horrek magikoa zen.
Nire iritziz, egun hauek oso politak dira umeentzat, euskal kultura eta historia antzerkiekin, abestiekin eta abarrekin ikasteaz gain, oso ondo pasatzen dute lagun guztiekin, gainera, egun hauek bizitza guztirako gogoratzen dira. 




"Mozorroen festa"

,
Inauteriak egun oso berezi eta dibertigarria zen. Gogo askorekin esnatzen nintzen eskolara joateko eta nire lagunekin mozorratzeko. 
Klasera sartzen ginen eta andereñoak egingo genuena azaltzen zigun. Musika jarri, mozorroak prestatu eta gehiago gustatzen zitzaiguna, aurpegia margotzea! 
Gabonetako festa bezala, garrantzitsua eta oso polita iruditzen zait umeekin lantzeko eta beraiekin ospatzeko. Festa honek, askotan, lotsa galtzeko balio du ere.


4 iruzkin: