Nor naiz ni?

2016(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

HAUR HEZKUNTZAKO ARGAZKIAK CURRICULUMAREKIN ERLAZIONATZEA.

Astelehenean, Didaktikako klasea izan dugu.
Astelehen hontan curriculuma berriz ere aipatu dugu eta irakasleak galdera bat planteatu digu:

Zer da curriculuma? Ba curriculuma, erantzun konkretu eta txiki batean, ikasten duguna da, gehiago zehazteko nola, noiz eta zer ikastea da.
Esan beharra dago, gaur egun ezarrita dagoen curriculuma LOMCE deitzen diogula. 
Irakasleak Euskal Autonomia Erkidegoko Curriculum Dekretua bere bloggean jarrita dauka guk irakurtzeko. Luzea denez, irakurketa errazteko, curriculuma kapituluetan zatitu du: xedapen orokorrak, oinarrizko konpetentziak, curriculumaren antolamendua, ikastetxetako autonomia eta proiektu instituzionalak, tutoretza, orientazioa eta aniztasunaren trataerak eta ikasleen ebaluazioa eta maila igoerak.

Hauxe da EAEn ezarrita dagoen curriculum-a:

237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa

Irakurri eta gero, beste hausnarketan ipini genituen txikitako argazkiekin konparaketa txiki bat egin behar dugu. 

Adibidez, Curriculum-ean hitz egiten den gaietako bat ordutegia da. 
Ordutegia oso garrantzitsua da eta Haur Hezkuntzan gehiago, umeek errutina bat hartzen hasi behar dutelako. Horretarako, ikastetxeak eta familiak komunikazio bat mandendu beharko dute elkarrekin joateko eta errutina hau ahalik eta hoberen eramateko, hau da, etxearen eta eskolaren arteko zubiarena egitea eta haurrak apurka-apurka eskolara egokitzea. 

Beste adibide bat, 15. artikuluarena izan daiteke, artikulu honen izenburua "Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua" da. Artikulu honetan zenbait gauz interesgarriak aipatzen dira eta nire argazkiekin dute zerikusia. Esate baterako:

-Euskal Autonomia Erkidegoaren errealitate soziala eta kulturala errespetatzea, bere aniztasun 
osoan, eta, batik bat, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak ikasten direla bermatzea.
-Gertuko kultura ezagutzea, eta beste eremu batzuen aurrean zabalik egotea.

Nire argazkien hausnarketan esaten dudan bezala, umeak bere kultura eta bere hizkuntza ezagutzea oso interesgarria dela pentsatzen dut eta hori egiteko modu onena ikasturtean zehar egiten diren jai desberdinak ospatzea da. Horrela, era dibertigarri batean ikasiko dute. Garrantzitsua da umeak horrelako momentuak izatea, 

-Ingurumen naturala eta orekatua errespetatzea, garapen jasangarrian oinarriturik.

Hau lortzeko modurik onena ibilaldiak dira. Gainera, beraien gelako lagunekin eskolatik kanpo ateratzea asko gustatzen zaie eta gauza asko haiei erakusteko aprobetxa gaitezke. "Txango" bat oso emankorra izan daiteke; jolasten dute, ariketa-fisiko asko egiten dute, ikasten dute, gauza berriak ikusten dituzte...

Adibide hauek azaltzen ikus dezakegu gure haur hezkuntzaren bizipen atzean hainbat helburu daudela.
 Eta hau izan da dena gaurkoz, hurrengo bat arte! 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina